miércoles, 27 de mayo de 2015

GURE SAIOAK PRESTATZEN

Ikasturte honetan Floorball landuko dugu. Hasieran eta ondo ikasteko zer den kirol hau, nola jolasten den eta zeintzuk diren jakin beharreko arauak, gu geuk prestatuko ditugu saioak eta irakasleak izango gara saioak aurrera eramateko. 
Horretarako, andereñok esan digu teoria prestatzeko gure taldekideei aurkezteko, ondoren gimnasioan praktikan ipintzeko.
Beraz, hemen dago gure lanaren emaitza, nahi baduzue gurekin ikasi begiratu arretaz lehenengo zatia.


Interesgarria, ezta? Hurrengo zatia ere ezinbestekoa da irakurtzea kirolaren ezaugarri guztiak ezagutzeko.



Behin kirolaren ezaugarriak ikusita eta ikasita, jolasteko sasoia heldu zen eta Gorputz Hezkuntzako saioak erabili genituen partidotxoak egiteko. 
Hurrengo bideoan 5. mailako neska-mutilak ikusi ahal dituzue jokatzen, ikasitako guztia praktikan ipintzen.