lunes, 22 de junio de 2015

ESKUBALOIA

Kaixo! Ni Oihane naiz. Gorputz Hezkuntzako saioetan lan berezi bat egin dut. Ezin izan dut ariketa fisikorik egin aldaka baten arazoa izan dudalako. Beraz, nire lana Power Point bat egitea izan da. Kirolen artean eskubaloiko gaia aukeratu zuen andereño Aurorak eta hemen ikusi ahal duzue emaitza. Espero dut nik egin dudan Power Pointa gustatzea.

miércoles, 27 de mayo de 2015

GURE SAIOAK PRESTATZEN

Ikasturte honetan Floorball landuko dugu. Hasieran eta ondo ikasteko zer den kirol hau, nola jolasten den eta zeintzuk diren jakin beharreko arauak, gu geuk prestatuko ditugu saioak eta irakasleak izango gara saioak aurrera eramateko. 
Horretarako, andereñok esan digu teoria prestatzeko gure taldekideei aurkezteko, ondoren gimnasioan praktikan ipintzeko.
Beraz, hemen dago gure lanaren emaitza, nahi baduzue gurekin ikasi begiratu arretaz lehenengo zatia.


Interesgarria, ezta? Hurrengo zatia ere ezinbestekoa da irakurtzea kirolaren ezaugarri guztiak ezagutzeko.



Behin kirolaren ezaugarriak ikusita eta ikasita, jolasteko sasoia heldu zen eta Gorputz Hezkuntzako saioak erabili genituen partidotxoak egiteko. 
Hurrengo bideoan 5. mailako neska-mutilak ikusi ahal dituzue jokatzen, ikasitako guztia praktikan ipintzen.

miércoles, 4 de marzo de 2015

Blog honetan eskolan Gorputz Hezkuntza arloan egiten diren lanak erakutsi nahi dizkizuegu. Lan hauekin asko ikasi ahal izango duzue eta praktikan ipini ere.

Hasteko hona hemen Xabierrek eta Beñatek egindakoa, beroketa zer den azaltzen dute:




Orain Adriana eta Noemiren txanda da, hauek arauak landu dituzte eta hemen erakusten digute beraien laburpena. Ez ahaztu, arauak bete behar dira!

Abiadurari buruzko gauza interesgarriak jakin nahi baduzue, hona hemen Itsasok eta Oihanak egindako lana.
Jarraian Mfadelek eta Josebak malgutasunari buruzko informazioa eskeintzen digute.
Oraingoan, Aitzolek eta Paulek zein garraintzitsua den gorputza ondo zaintzea erakusten digute.
Gure bizitzarako elikadura zein garraintzitsua den Goranek eta Izarok azalduko digute aurkezpen honetan.
Osasuna gizakien ardura nagusia izaten da, ez da harritzekoa, ondo zaindu behar gara zoriontsuak izateko. Beraz, irakurri poliki Nahiak eta Junek gai honi buruz egindako ikerketa. Hurrengoan Igotzek eta Oierrek egindako lanari ezker bihotzaren zainketa nola eraman behar dugun ezagutuko duzue.


Oraingoan 6. mailako talde bateko Mfadelek eta Josebak hasi zuten gosariari buruz hitz egiten, eguneko jatordu garrrantzitsuena, eta beste taldeko Xabierrek eta Ibaik bukatu dute. Hona hemen emaitza.





Denok dakigu zein inportantea den ariketa fisikoa egitea. Batzuk entrenamendu biziak izaten dituzte, baina beste batzuk zailtasuna izaten dute ezin dutelako ariketa gogorrik egin. Ez dago arazorik! Oinez ibiltzea oso ariketa ona da eta gente gehienak egin ahal izaten du.
Honetaz Unaik eta Ibaik lan polit hau egin dute.